Suzko Erroberak
BULEGO
gauerdian zelai bakarti bat
herriaren mugarrian
zurrumurru batek apurtzen du haraneko isila
aingerua deabruz jantzita
sorbaldatik zirika
onena galdu nahi ez badek, ezin gaituk erretira
besoak zabalik, haizea azalean, adrenalina zainetan
jakin bazenu zure bihurri aurpegi hori zenbat gustatzen zaidan
besoak zabalik, haizea azalean, adrenalina zainetan
bihotza gidari dugunok ez dugu inoiz iparorratzik eskutan
suzko erroberak bihurtzen gara
suzko erroberak gauaren babesean
damuaren mamuak ozenki esan zuen
pentsatu zazue ondo arauak hautsi baino lehen
zuzena oker, okerra zuzen
hemen ez da inor libratzen
noizean behin, noizean behin
besoak zabalik, haizea azalean, adrenalina zainetan
jakin bazenu zure bihurri aurpegi hori zenbat gustatzen zaidan
besoak zabalik, haizea azalean, adrenalina zainetan
bihotza gidari dugunok ez dugu inoiz iparorratzik eskutan
suzko erroberak bihurtzen gara
suzko erroberak gauaren babesean
ez, ez dago gerorik, ez
egin gabekoagatik baino eginagatik damutu gaitezen
(suzko erroberak bihurtzen gara)
(suzko erroberak gauaren babesean)
suzko erroberak
suzko erroberak
gauaren babesean