92.aren Lotsa
Etsaiak
Mundu biren arteko topaketa
Ospatu behar den gauza bat da
Gure inperioaren ospea
Gogoratuko dugun gauza bat da
Baina inperialismoari mozorroa kenduz
Bere aurpegian ikusiko dugu abarizia ta egoismoa
Bere begiek suntsidura isladatzen dute!
Aurretik gurutzearekin, leku guztietatik erein zuten
Ikara eta zarrada!
Milloika pertsona esklabatuak izan ziren
Kolore ezberdina izateagaitik
Hilketa, dominazio, ta gudua
Genozidioa eta bortxaketa
Txanponaren beste aldea da
Kaosa eta suntsiketa
Idatzitako historiak gezurra dio
Ez bait dute nahi egia jakin
Ta historia errepikatzen da
Jainkoa pakea, amorioa eta askatasuna dela esaten da
Baina indioentzat suntsiketa besterik ez zen izan
Milloika pertsona esklabatuak izan ziren
Kolore ezberdina izateagaitik
Sarraskia jainkoaren izenean
Genozidioa handikeriagaitik
Barbareria nagusitasunean sinesteagaitik
Kaosa eta bortxaketa!
Eta ez daukate hau ospatzeko lotsarik
Gizatasunaren hilketa nagusiena.