Donostiako hiru damatxo
Herrikoiak
Donostiako hiru damatxo
Errenderian dendar
Josten ere badakite, baina
Ardoa edaten hobeki
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Ardoa edaten hobeki
Donostiako Gaztelupeko
Sagardoaren goxua
Hantxen edaten ari nintzala
Hautsi zitzaidan basua
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Basua kristalezkua
Donostiako neskatxatxoak
Kalera nahi dutenean
Ama piperrikez dago eta
Banoa salto batean
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Banoa salto batean
Arrosatxoak bost hosto ditu
Krabelintxoak hamabi
Mari Josepa nahi duen horrek
Eska bihotza amari
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Eska bihotza amari
Donostiako hiru damatxo
Hirurak gona gorriak
Sartutzen dira tabernara ta
Irtetzen dira hordiak
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Irtetzen dira hordiak
Donostiako hiru damatxo
Ein omen dute apustu
Zeinek ardo gehiago edanda
Zein gutxiago mozkortu
Eta kriskitin, kraskitin
Arrosa krabelin
Zein gutxiago mozkortu