Ardoa edanda

Herrikoiak Herrikoiak

Ardoa edanda mozkortzen naiz
pipa erreta zoratzen naiz
kortejatzean lotsatzen naiz
nola demontre biziko naiz?
Tra le ra...

Pipa hartuta zoratzen naiz,
ardo edanda mozkortzen naiz,
morkortu eta erortzen naiz...
Nola demontre biziko naiz?
Tra le ra...

Hamar botila xankraturik,
azken basoa klikaturik,
azken xirrista irentsirik,
moltsa deraukat turrindurik,
Tra le ra...

Urrundu zaizkit adiskideak
eta hurbildu ostalerak,
etxean aldiz emazteak
prest-presta ditu erasiak.
Tra le ra...

Bazter guztiak inguruka,
bideak ere ihaurrauska
munduak zer du? Hau da kinka!
Goazen etxera andarkoka.
Tra le ra...

Mutiko gazte eta leiala,
kontseilu onak har zaitzala;
otoi bizian ez zaitezela
sekula mozkor ni bezala.
Tra le ra...

  1. Bautista Bazterretxe
  2. Antoni eta Anton
  3. Agur Jesusen ama
  4. Gernikako arbola
  5. Itsasoan urak haundi
  6. Zezenak
  7. Bat, bat, bat
  8. Anteron txamarrotia
  9. Agur jaunak
  10. Geure bazterrak
View all Herrikoiak songs

Most popular topics in Herrikoiak songs

Related artists

  1. Fernel Monroy
    Fernel Monroy
  2. Los Picantes
    Los Picantes
  3. El Chivi
    El Chivi
  4. Segundo Rosero
    Segundo Rosero
  5. La Bella Luz
    La Bella Luz
  6. Maelo Ruiz
    Maelo Ruiz
  7.  Servando Y Florentino
    Servando Y Florentino
  8. Zecchino D'oro
    Zecchino D'oro