Ama begira zazu
Herrikoiak
Ama begira zazu
leihotik plazara:
ni bezalakorikan
plazan bai ote dan?
Plazan bai ote dan?
Lai lara lai tra la…
Begiak erne ditut,
bi zangoak arin:
hoinbertze dohainekin
ez nauke mutxurdin.
Ez nauke mutxurdin.
Lai lara lai tra la…
Mutikoen artean
itzul-inguruka,
gizongaitzat baduzket
dotzenan hamaika.
Dotzenan hamaika.
Lai lara lai tra la…
Heldu den primaderan
arropa xuritan,
ederra izanen naiz
mahain sainduetan.
Mahain sainduetan.
Lai lara lai tra la…
Haurra, ahal badaide,
hala izan bedi:
lehen gure aldi zen
orain zuen aldi.
Orain zuen aldi.
Lai lara lai tra la…