Leixibatxoa
Herrikoiak
- Leixibatxoa zuria dozu,
andratxu gaztia
- Ondo gobernatuta,
bai aita frailia.
- Eskutxu zuriak dozuz,
andratxu gaztia.
- Guantepian ibilite,
bai aita frailia.
- Familiarik edo bozu,
andratxu gaztia?
- Seme bi ditudaz,
bai aita frailia.
- Senarrik edo bozu,
andratxu gaztia?
- Amerike urrunetan,
bai aita frailia.
- Ezeutuko zenduke,
andratxu gaztia?
- Lehengo arropakin bada,
bai aita frailia.
- Laztan bat emon behar deutsut,
andratxu gaztia.
- Ibaia dau bitarte,
bai aita frailia.
- Bi saltuan pasatukot,
andratxu gaztia.
- Ez jat komenidetan,
bai aita frailia.
- Suak erreko al zaitu,
andratxu gaztia.
- Berori ilenti dala
aita frailia.
- Urek eroango al zaitu,
andratxu gaztia.
- Berori txalupa dala,
bai aita frailia