Iñundik Iñoare
Huntza
Txispa batek sortzen du sugarra
Doinu honen berezko indarra
Ta ez galdu inoiz irrifarra
Barra-barra, heldu gera Itziarra
Hasi nahasi, horrek zenbat grazi
Gero ikasi eta irabazi
Mila hesi eta mila gezi
Izan berezi, berezi denak merezi
Mozkortzeko ez egin zalantza
Ai ai badator gaueko arrantza
Kalimotxoz pasa gera antza
Bilintzi-balantza, hori da triskantza
Sentimendu begiraden alde
Esku ta hanka jarri parez-pare
Trikitixa gure dantzan jabe
Hoiek gabe iñundik iñoare