Zapalduen Olerkia

Ken Zazpi Ken Zazpi

Herri ikustezin hontan
itzalekin jolasten
neu izaten saiatzen,
geroa margozten.

Nire ezintasun denak
behin da berriz kantatzen,
egunsentia hurbilao sentitzen.

Denok ez dugu berdin
kontatzen istoria,
zaila da ulertzea
bestearen egia.

Baina kantatu nahi dut
zapalduen olerkia,
estalita duten samin guztia.

Ohe hutsei, amaren malkoei,
lapurtzen diguten denbora iheskorrari,
burdin hotsei, aitaren beldurrei,
sufritzen dugunoi...

Txikitatik entzuten
zer izan behar garen,
indarrez inposatuz
zer maitatu behar den.

Baina kantatu nahi dut
zapalduen olerkia,
estalita duten samin guztia.

Lagun minei, bakardadeari,
bizigabe utzitako une bakoitzari,
izan zirenei, gaur garenari,
izango direnei...

Esaidazu maitea
dena aldatuko dela,
bihar ere nirekin egongo zarela
eta ondorengoek
ez dutela sekula kantu hau kantatuko,
malkorik botako, esan maitea...

Esan laztana
entzun nahi dudana
esan laguna.

Istripuei,
berri txarrei,
bidean galdu ditugun lagun guztiei,
gugatik dena eman dutenei,
askatasun haizeari, zuei, haizeari,
zuei, zuei, zuei...

  1. Ilargia
  2. badakit
  3. Besarkatu
  4. BIDEAN
  5. Ezer Ez da Betirako
  6. gutuna
  7. HAIZEA
  8. Iluntzean
  9. Talaieroaren Gogoetak
  10. Zapalduen Olerkia
View all Ken Zazpi songs

Most popular topics in Ken Zazpi songs

Related artists

  1. Itoiz
    Itoiz
  2. Doctor Deseo
    Doctor Deseo
  3. Etsaiak
    Etsaiak
  4. Latzen
    Latzen
  5. Betagarri
    Betagarri
  6. URTZ
    URTZ
  7. Sorotan Bele
    Sorotan Bele
  8. Oskorri
    Oskorri