Euskal Herrian Euskaraz

Oskorri Oskorri

Euskal herrian euskaraz
Nahi dugu hitz eta jolas
Lan eta bizi euskaraz eta
Hortara goaz,
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz.
Zabal bideak eta aireak
Gure hizkuntzak har dezan arnas,
Bada garaia noizbait dezagun
Guda hori gal edo irabaz.

Euskal herrian euskara
Hitz egiterik ez bada
Bota dezagun demokrazia
Zerri azkara
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.
Hizkuntza gabe esaidazue
Nola irtengo naizen plazara,
Geure arima hiltzen uzteko
Bezain odolgalduak ez gara.

Euskal herri euskalduna
Irabazteko eguna
Pazientzia erre aurretik
Behar duguna,
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?
Zer euskal herri litzake bere
Hizkuntza ere galtzen duena.
Ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena?

  1. Ostatuko neskatxaren koplak
  2. Furra Furra
  3. Nafarroa
  4. Gaztelugatxe
  5. Euskal Herrian Euskaraz
  6. Gernikako arbola
  7. Tirauki
  8. A, e, i, o,u
  9. Gora ta gora beti
  10. Topa dagigun
View all Oskorri songs

Most popular topics in Oskorri songs

Related artists

  1. Frankie Ruiz
    Frankie Ruiz
  2. Fernel Monroy
    Fernel Monroy
  3. Antonio Cartagena
    Antonio Cartagena
  4. Axé Bahia
    Axé Bahia
  5.  Servando Y Florentino
    Servando Y Florentino
  6. Gatibu
    Gatibu
  7. Esne Beltza
    Esne Beltza
  8. Itoiz
    Itoiz