Insumisoarena
Oskorri
Postari zintzo horrek / zer dakar karpetan?
amodio gutunik / etzegok giretan
militarren ohar bat? / bitxia benetan
bidali duenari / eramaiok bueltan.
Natural sentitzen dut / egiten dudana
eta natural egin / sentitzen dudana.
Insumiso egin naiz / horitxe da dana
ahaztu gabe guztioi / muxu handi bana.
Nigarrez ari zara / ama maite hori
ba omen nuen beste / ankera ugari.
Nola obedituko / diot eroari
ez badizut jadanik / obeditzen zuri?
Ene kolega maite / beldurtia haiz hi
aholkuak ematen / ez hadila hasi
kartzelara noala / diostak itsusi
etor hadi bisitan / txorizo ta guzti.
Funtzionari zoli / ene kartzelero
juezen sententzia / txikien borrero
ezin nauzu hain errez / bihurtu numero
kantari esnatzen naiz / goizero goizero.